XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrelako San Bernardo batek paseo asko behar ditu!

Tobik serios begiratzen zuen.

Txokoloski, zatoz hona! egin zuen oihu.

Txokoloski bat-batean etorri zen.

Tobik idunekoa eta katea jantzi zizkion berehala.

Benetan al diozu bazoazela? galdetu zuen Julek.

Bai, marmarikatu zuen Tobik.

Etxeko lanak egiteko ditut oraindik!

Etxeko lanak? Julek irtirin, bere bietariko ilekorda bat bota zuen atzerantz.

Ba nik ez dut gaur etxeko lanik...

Orduan gu joan gaitezke paseatzera, zure anaia txikiarik gabe! esan zuen Friedhelmek jeloskor.

Hm, ez dakit ba... Julek barre egin zuen bere golkorako.

Etxeko bidea aurkituko al duzu? galdetu zion anaiari irriño ezti batekin.

Bai! erantzun zion Tobik hortzak amorruz karraska.

Hona ere zure laguntzarik gabe etorri naiz!

Kateari tira eta Txokoloski oinez abiatu zen.

Atzean gelditu ziren Friedhelm, Wotan eta Jule.